Udalekuetan izena eman duten ume eta gazte guztiak onartu dituzte

Uztarria.eus 2014ko eka. 4a, 17:33

Gazteria sailak jakinarazi zuen, pertsona askok izena emanez gero, zozketa egin beharko zutela plazak banatzeko. Hala ere, zerrendek ez dute inskripzioen muga gainditu.

Onartu egin dituzte Udaleko Gazteria sailak antolatutako udalekuetan izena emandako guztiak. Antolatzaileek ohartarazi zuten, gehieneko muga gaindituz gero, zozketa bidez erabakiko zutela nork izango zuen udalekuetan parte hartzeko aukera. Aurtengoan, ordea, inskribitutako haur eta gazte guztiek izango dute aukera zerbitzua probesteko.

Honakoak dira programetan izena eman duten haurren eta nerabeen kopuruak:

Udan Txiki: 44.

Udan Koxkor: 128.

Udan Jolas: 109.

Udan Mugi: 78.

Udan Alai: 63.

Udabentura: 81.

Horrenbestez, ekainaren 30ean hasiko da udalekuetako lehen txanda, eta uztailaren 14an, berriz, bigarrena.