Plaza eraberritzeko hiru proiektuen egileak elkarrizketa digitalean izango dira gaur

Uztarria.eus 2014ko eka. 6a, 20:04
Hiru arkitektoak udaletxeko balkoian.

15:00etan hasita, hiru arkitektoek, banaka, ordubetean, zuek egindako galderei erantzungo diete. Xabier Rezabal (1. aukera) 15:00etatik 16:00etara egongo da Uztarrian (galderak bidaltzeko egin klik hemen); Maider Olaizola (2. aukera) 16:00etatik 17:00etara (galderak bidaltzeko egin klik hemen); eta, Gaizka Larrañaga (3. aurkera) 17:00etatik 18:00etara (galderak bidaltzeko egin klik hemen).

Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak Uztarria.com-en izango dira datorren gaur, asteartea, elkarrizketa digitalean. 15:00etan hasita, hiru arkitektoek, banaka, eurek garatu dituzten proiektuen gaineko azalpenak emango dituzte webgune honetan.

Elkarrizketa digitala egiten aurrena Bi RG estudioko Xabier Rezabal arkitektoa izango da. 15:00etatik 16:00etara izango da Uztarriaren egoitzan, zuek bidalitako galderei erantzuten. Bidali ordurako zure galdera Rezabali, hemendik

16:00etatik 17:00etara Irudika estudioko Maider Olaizola arkitektoa izango da elkarrizketa on line-an, erabiltzaileei garatu duen proiektuaren inguruko xehetasunak ematen. Olaizolari galderak bidaltzeko egin klik hemen.

17:00etan hasiko da Landatek estudioko Gaizka Larrañaga arkitektoa zuek bidalitako galderei erantzuten, eta 18:00etan bukatuko du elkarrizketa digitala. Larrañagak ere zuek proiektuaren nondik norakoez egindako galderak erantzungo ditu. Bidali asteartea baino lehen zure galdera Larrañagari, hemendik.