'Maléfica' filma izango da ikusgai zapatutik astelehenera, Soreasun

Uztarria.eus 2014ko eka. 5a, 12:27

Disney-k ekoitzitako Maléfica (AEB, 2014) filma ikusi ahalko da larunbatetik astelehenera, Soreasu Antzokian. Zapatuan, hilaren 7an, 19:30ean eta 22:00etan izango dira emanaldiak. Igandean, 17:00etan eta 19:30ean emango dute; eta astelehenean, berriz, 19:00etan eta 21:30ean. Angelina Jolie aktore ezaguna da filmeko protagonista.

Adin guztietako ikusleei dago zuzenduta Maléfica filma.