Bazkidetza kanpaina jarriko du martxan gaur Uztarriak

Uztarria.eus 2014ko eka. 5a, 13:10

Gaurtik hasita jasoko dute harpideek eta bazkideek aldizkaria etxean, eta aldizkariarekin batera, gutuna eta postala jasoko dituzte harpideek eta auzo berrietako bizilagunek. Gutun eta postal horietan kanpainaren xehetasunak eta bazkide egiteko eman beharreko pausoak azalduta daude.

Uztarria Komunikazio Taldeak bazkidetza kanpaina jarriko du martxan gaur, osteguna, aldizkariaren 162. zenbakiaren banaketarekin. Kanpaina, bereziki, Uztarriaren harpideei dago zuzenduta; harpideak dira hilero aldizkaria etxean doan jasotzen dutenak. Bestetik, Uztarriaren hasierako harpidetza eta bazkidetza kanpainak egin ondoren eraiki diren auzo eta auzuneetara ere zabalduko du bazkidetza kanpaina berria, komunikazio taldeak.

Gaurtik hasita jasoko dute harpideek eta bazkideek aldizkaria etxean, eta aldizkariarekin batera, gutuna eta postala jasoko dituzte harpideek eta auzo berrietako bizilagunek. Gutun eta postal horietan kanpainaren xehetasunak eta bazkide egiteko eman beharreko pausoak azalduta daude.

Uztarriak egun 1.200 harpide eta 1.100 bazkide ditu. Bazkideen sostengua ezinbestekoa da Uztarriarentzat, egunerokoan herriko informazioa euskaraz eskaintzeko eta zerbitzua hobetzeko.

Animatu eta egin bazkide denona, tokikoa, erabilgarria, gertukoa, elkarlanean egindakoa, euskalduna, anitza, zurea, egunerokoa, hilerokoa, zerbitzua, herrikoa, parte-hartzailea zein berritua delako Uztarriaren proiektua.