Ekainaren 22an hasiko da Azpeitiko XV. Erremonte Txapelketa

Uztarria.eus 2014ko eka. 5a, 15:48
Txapelketan parte hartuko duten erremontista batzuk,Manuel Agirrezabala 'Matxin II' eta Manuel Unanue, Udal ordezkaria, aurkezpenean.

Ekainaren 15ean lagunarteko partida batzuk jokatuko dituzte eta ondorengo hiru igandeetan izango da txapelketa. 18:00etan izango dira partida guztiak Izarraitz pilotalekuan, eta berrikuntza moduan, taldeka ariko dira erremontistak, herriarteko txapelketetan bezala.

Ekainaren 22an, igandean, hasiko da Azpeitiko XV. Erremonte Txapelketa. Lehenengo bi igandeetan, ekainarek 22an eta 29an, kanporaketak jokatuko dituzte, eta finala uztailaren 6an izango da. Partida guztiak Izarraitz pilotalekuan izango dira, 18:00etan hasita. Hilaren 22ko kanporaketan A taldea C taldearen aurka ariko da, eta 29koan B taldea Urrestillako taldearen kontra.

Horrez gain, ekainaren 15ean lagunarteko bi partida jokatuko dituzte: Segurola eta Labaka, Otaegi eta Aizpururen aurka ariko dira, eta Etxeberria IV eta Jon Etxeberria Sagardoaren Txapelketako irabazleak, Ezkurra II eta Sanmiguel nafarren, aurka. Partida horiek ere 18:00etatik aurrera izango dira, Izarraitz pilotalekuan.

Aurtengo txapelketan, berrikuntza moduan, taldeka arituko dira erremontistak, herriarteko txapelketetan bezala. Lau talde izango dira nor baino nor, eta talde bakoitza afizionatuek osatutako bikote batek eta bikote profesional batek osatuko dute.

Puntuak gehitzerakoan, partida bakoitzean 40 tantora iristen den bikoteak lau puntu lortuko ditu, eta beste bikotea, 32 eta 39 tanto artean gelditzen bada, bi puntu eskuratuko ditu. Aldiz, 31 tanto edo gutxiagotan gelditzen bada, ez du punturik irabaziko. Bi kanporaketetako puntuak batu ondoren puntu gehien lortu dituzten bi taldeek lortuko dute finalerako txartela.

Partiden sarrera bi euro ordaindu beharko da, eta sarrera horien artean bi pertsonentzako afari bat zozkatuko dute. Zozketa partidaren egunean, neurketan bukatutakoan egingo da, eta irabazleak bertan egon beharko du saria eskuratzeko.

Honakoak izango dira lau taldeak:

Azpeitia A: 

Afizionatuak: Imanol Ansa - Ibai Martiarena.

Profesionalak: Unai Otaegi - Ion Etxeberria.

Azpeitia B:

Afizionatuak: Julen Matxin XII - Iñaki Areizaga.

Profesionalak: Eñaut Matxin VI - Igor Agirrezabala.

Azpeitia C: 

Afizionatuak: Jon Ander Elorza - Xabier Ozaeta.

Profesionalak: Xuban Matxin III - Jagoba Labaka.

Urrestilla: 

Afizionatuak: Ander Goikoetxea - Ibon Zaldua.

Profesionalak: Aritz Etxeberria IV - Jokin Aizpuru III.