Baigerak antolatutako karta joko txapelketek badituzte saridunak

Uztarria.eus 2014ko eka. 6a, 12:39

Pasa den asteartetik atzo, ostegunera, jokatu ziren Baigera Azpeitiko adinekoen elkarteak antolatutako karta joko txapelketak. Mus txapelketa jokatu zuten asteartean eta asteazkenean, eta puntto txapelketa, berriz, asteazkenean eta ostegunean izan zen. 

Hamar bikote aritu ziren musean, eta Inazio Etxaniz eta Jose Maria Elustondo izan ziren txapeldunak. Finalean, Anttoni Odria eta Fernanda Etxanizen aurka aritu ziren. 

Punttoan, berriz, 11 bikotek hartu zuten parte. Final horretan, Lurdes Unanue eta Maritxu Alkorta izan ziren garaileak, eta Anttoni Sarasola eta Anttoni Biain izan ziren azpitxapeldunak.

Irabazleei garaikurrak eta opariak banatu zizkieten, eta parte hartzaile guztiek kaba botila bana jaso zuten. 

Baigerako batzordeak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei.