Erosketak doan lortzeko aukera izango dute Bertan txartelaren erabiltzaileek ekainean

Uztarria.eus 2014ko eka. 10a, 12:26
Kanpainaren kartela.

Kanpaina ekainean egongo da martxan Bertan Elkarteko dendetan, eta guztira 2.400 euro banatuko ditu elkarteak bezeroen artean.

Kanpaina berria jarri du martxan Bertan Merkatari Elkarteak ekainean. Kanpaina horri esker, elkarteko dendetan egindako erosketak Bertan txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroek erosketa doan lortzeko aukera izango dute.

Erosketa ordaindu ostean, erreziboan azalduko da bezeroari saria tokatu zaion edo ez, eta sariduna suertatzen bada, momentuan itzuliko zaio dirua. Guztira, 2.400 euro banatuko dituzte bezeroen artean.