Plaza eraberritzeko proiektuen egileek irakurleen galderak erantzun dituzte

Uztarria.eus 2014ko eka. 10a, 20:21

Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak elkarrizketa digitalean izan dira gaur, asteartea, arratsaldean.

15:00etan hasita, banaka izan dira irakurleek bidalitako galderei erantzuten. Elkarrizketa on line-a egiten aurrena Bi RG estudioko Xabier Rezabal (aurreneko aukeraren egilea) izan da. Hemen, Rezabalen elkarrizketa digitala osorik.

Rezabalek bukatutakoan, 16:00etan, hasi da Irudika estudioko Maider Olaizola (bigarren aukeraren egilea) elkarrizketa on line-an, eta elkarrizketa guztia ikusgai da dagoeneko, hemen.

Landatek estudioko Gaizka Larrañaga arkitektua (hirugarren aukeraren egilea) ere irakurleen galderak erantzuten izan da Uztarriaren egoitzan, eta elkarrizketa osoa ikusgai dago hemen

Ostiraletik igandera bitartean izango da plaza nola eraberritu erabakitzeko herri galdeketa. Egun horietan bozkatu ezin dutenek osteguna bitartean eman dezakete botoa, udaletxean.