Olatz Izagirre: "Etorkizunari askatasunez begiratzen diot orain"

Urola Kostako Hitza 2014ko eka. 12a, 11:40

Absoluzioaren berri izan eta ordu gutxira Urola Kostako Hitza-rekin elkartu da Olatz Izagirre auzipetuetako bat. Dignidad y Justicia akusazio partikularrak helegitea aurkeztuko duela eta, zuhur azaldu da Azpeitiko bizilaguna, baina berria "pozez eta sorpresaz" hartu duela aitortu du: "Motxila gogor bat kendu dut bizkarretik". Hemen, Hitza-k Izagirre elkarrizketatuz egin duen bideoa.

Nola izan duzu absoluzioaren berri?
Denbora asko geunden sententziaren zain, epaiketa amaitu eta segituan aterako zela esan baitziguten. Tentsioa jaitsita, eta ezustean harrapatu gaitu. Whatsap-ean talde bat osatuta daukagu auzipetuok, eta batek jarri du: «40ak libre». Gero irratian entzun dut, deiak hasi dira… Izugarrizko ezustea eta poza izan da.

Guztiak absolbitzeak agerian utzi du prozesu honen oinarri falta?
Hasieratik esaten genuen, erabili dituzten froga guztiak ekinbide publiko edo jarduera politiko batean aurkitu ditzakezun edozein froga zirela. Bilerak, prentsaurrekoak, manifestazioak… erabat publikoak diren ekitaldiak izan dira. Froga horiek ez zuten inongo zentzurik eskatzen zituzten espetxe zigorrentzako. Finean, helburua argia zen: proiektu politiko bat kriminalizatzea. Behingoz, agerian geratu da froga horiek guztiek ez dutela euskarririk. Oraindik, ordea, jarduera horregatik jendea espetxean dago.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitza-ren webgunean.