Urrestillako plaza, berrituta

Uztarria.eus 2014ko eka. 12a, 13:33

Urrestillako plaza berritzeko lanak bukatu dituzte dagoeneko. Lehen bi zatitan banatuta zegoen plaza, bateratu eta itxuraldatu egin dute, eta lanak hasi aurretik autoentzat aparkalekuak zeuden tokia oinezkotu eta umeentzako parkea jarri dute bertan. 

2013ko Denon Artean prozesu parte-hartzailean adostu eta pasa den urtean zehar Urrestillako Herri Batzordearekin gaia landu ondoren, Urrestillako bizilagunek ontzat eman zuten plaza oinezkotzeko proiektua, 2014ko Denon Artean prozesuaren baitan. 200.000 euro inguruko aurrekontua izan dute lanek.