Aurkeztutako azpeitiar guztiek gainditu dute selektibitatea

Uztarria.eus 2014ko eka. 12a, 14:51

109 azpeitiar ikasle aurkeztu ziren hautaprobara, eta guztiek gainditu dute. Selektibitatearen bigarren deialdia uztailaren 2an, 3an eta 4an izango da.

Azpeitiko hiru ikastetxeetako 109 ikaslek egin zuten lehenengo deialdiko selektibitatea ekainaren 4an, 5ean eta 7an, eta denek gainditu dute proba. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko 17 ikasle, Urola Ikastolako 59 eta Iraurgi Ikastetxeko 33 aurkeztu ziren unibertsitatera edo goi-mailako heziketa zikloetara sartzeko beharrezkoa den hautaprobara.

Bigarren deialdia, berriz, uztailaren 2an, 3an eta 4an izango da.

Uztarria.com-ek hiru ikastetxeetako ikasleekin honako bideoa egin zuen selektibitatearen atarian.