Gaurtik igandera jokatuko dute Azpeitia Cup alebin futbol txapelketa

Urola Kostako Hitza 2014ko eka. 13a, 11:44

300 haur inguru izango dira gaurtik igandera jokatuko den txapelketan. Gaur, ostirala, hasiko da 18:00etan, Bartzelona eta Lengokoaken arteko norgehiagokarekin.

Futbolari gaztetxoz beteko da Azpeitia asteburu honetan. Gaur arratsaldeko 18:00etan Bartzelona eta Lengokoak taldeetako mutikoek emango diote hasiera Azpeitia Cup alebin edo kimu mutilen txapelketari, eta igande eguerdi aldera amaituko da. 24 talde ariko dira jolasean Adiskidetasunaren Txapelketa honetan, 300 haur inguru.

Gaur 21:00ak arte izango dira partidak. Bihar, larunbata, 09:30ean hasi eta 20:00etan amaituko dira, eta igandean ere 09:30ean hasiko dira. Eskualdeko bi talde ariko dira zelaian, Lagun Onak etxekoak eta Zumaiako.

Txapelketaren inguruko informazio guztia, taldeen zerrenda, partiden ordutegiak eta gainerako guztiak www.azpeitiacup.com helbidean aurki daitezke.