Lagunarteko erremonte partidak igandean, Azpeitiko Erremonte Txapelketaren baitan

Uztarria.eus 2014ko eka. 13a, 14:52

Azpeitiko XV. Erremonte Txapelketa ekainaren 22an hasiko bada ere, igandean lagunarteko bi partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita. 

Igandean, ekainaren 15ean, erremonteko bi lagunarteko partida jokatuko dituzte Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita. Partida hauek datorren astean, ekainaren 22an, hasiko den Azpeitiko XV. Erremonte Txapelketaren baitan jokatuko dira. 

Lehenengo partidan, Segurola eta Labaka erremontistak, Otaegi eta Aizpururen aurka ariko dira. Bigarren partidan, berriz, Etxeberria IV.-ak eta Ion Etxeberriak (Sagardoaren Txapelketako irabazleak) Ezkurra II eta Sanmiguel nafarren kontra jokatuko dute.

Partidetarako sarrera bi euro ordaindu beharko da, eta sarrera horien artean bi pertsonentzako afaria zozkatuko dute. Zozketa partidaren egunean, neurketak bukatutakoan, egingo da, eta irabazleak bertan egon beharko du saria eskuratzeko.