Fiskaltzak ez du helegiterik jarriko 26/11 sumarioan epaitutako gazteen kontra

Uztarria.eus 2014ko eka. 13a, 18:09

Europa Press berri agentziak jakinarazi du berria. Absolbitu dituzten 40 gazteen artean da Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna.

Europa Press berri agentziak azaldu duenez, Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak ez du Segiko kide izatea egotzita epaitu dituzten 40 gazteen absoluzioaren kontrako helegiterik jarriko. Epaitutako gazte horien artean dago Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna. Gaur gazteen defentsako abokatuek agerraldia egin dute, eta absoluzioa pozik hartu dutela esan dute. Agerraldiaren inguruko informazio gehiago Berria.info-n.