Herriko ikastetxeetako ikasleek agurtu dute ikasturtea

Uztarria.eus 2014ko eka. 16a, 12:49

Pasa den ostiralean egin zuten Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Urola Ikastolako ikasleek 2013-2014 ikasturte bukaerako jaialdia. Kiroldegia leporaino bete zen, ikasleek egindako dantzak-eta ikusten.

Zapatuan izan zen Azpeitiko Ikastola Ikasberrikoen ikasturte bukaerako jaia, ikastolan bertan. Egun osoan festa giroa izan zen nagusi, eta jende ugari izan zen bertan. Besteak beste, jaialdiaz, bazkariaz, puzgarriez eta Kupelaren kontzertuaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek.

Hemen bi jaialdietako irudi batzuk.