EAJk modu "positiboan" baloratu du asteburuko herri galdeketa

Uztarria.eus 2014ko eka. 16a, 16:48

"Orain azpeitiarren erabakia onartzea eta kioskodun plaza eraberritzea besterik ez dagokigu", esan dute jeltzaleek. 

Aitor Gorrotxategi EAJren udal bozeramaileak esan duenez, "argi eta garbi, eta inolako zalantzarik gabe egin dute azpeitiarrek oinezkotutako eta kioskoa izango duen plazaren alde. Orain agindu hori betetzea besterik ez dagokigu, eta kioskoaren egitura nola dagoen aztertu beharko da zehatz-mehatz, gure plazaren erreferentzia puntu izaten jarrai dezala bermatzeko.

Parte-hartzeari dagokionez, berriz, "etorkizunean egingo diren galdeketetan parte hartzea handitu ahal izateko biderik egokienak aztertu beharko direla" azaldu du: "Horretarako Azpeitiko beste auzo batzuetara zabaldu beharko dira botoa emateko puntuan, udaletxean bakarrik zentralizatu gabe edota botoa postaz emateko aukera edo boto delegatua emateko aukera jarrita".