Galdeketako zenbait datu

Uztarria.eus 2014ko eka. 16a, 16:59

Atzo herri galdeketako emaitzen kontaketa modu jakin batean egin zuten bertaratutako udal ordezkariek eta herritarrek, eta galdeketan izan diren konbinazio posible guztiak jaso dituzte, galdera bakoitzaren erantzunaren arabera. Hemen datu guztiak:

  • 16 urtetik gorako 12.099 herritarrek zuten botoa emateko aukera, eta 3.573k eman dute (%29,53).
  • Botoa eman duten herritarretatik 2.360k oinezkotzearen alde egin dute (%66.05). 1.042k kontra (%29,12), eta 171 boto zuri zenbatu dituzte (%4,79).
  • Oinezkotzearen aldeko (2.360) botoetatik 1.239 izan dira kioskoa mantentzearen aldekoak. Kioskoa kentzearen aldeko 1.061 boz zenbatu dituzte, eta 60 zuri.
  • Plaza oinezkotzearen kontrako (1.042) botoetatik 787 kioskoaren aldekoak izan dira. Aldiz, kontrako 230 jaso dituzte, eta 25 izan dira zuriak.
  • Plaza oinezkotu bai ala ez galdera zuriz utzi duten 171 herritarretatik 106k kioskoa mantentzearen aldeko botoa eman dute, 10ek ezezko botoa eman dute, eta 55ek utzi dute galdera hori zuriz.
  • Plaza oinezkotzearen eta kioskoa mantentzearen alde bozkatu duten 1.239 herritarretatik 409k bozkatu zuten lehenengo aukeraren alde. 764k egin dute bigarrenaren aldeko hautua, 56k hirugarrena aukeratu dute, eta 10 boto zuri jaso dituzte.
  • Plaza oinezkotzearen aldeko eta kioskoa kentzearen aldeko botoa eman duten 1.061 lagunetatik 757k eman dute aurreneko aukeraren aldeko botoa, 26k bigarrenaren aldekoa, 271k hirugarrenaren aldekoa eta 7 boto zuri kontatu dituzte.
  • Plaza oinezkotzearen alde, baina kioskoaren inguruko galdera zuriz utzi duten 60 herritarretatik 31k aukeratu dute lehenengo proiektua, 12k bigarrena, 13k hirugarrena, boto zuriak 3 izan dira eta bat baliogabea.
  • Plaza oinezkoentzat izatearen kontra eta kioskoa mantentzearen alde bozkatu duten 787 herritarretatik 143k aukeratu zuten plaza eraberritzeko proiektuetan aurrena. Bigarrenak 605 boto jaso ditu, hirugarrenak 18 eta 21 izan dira zuriak.
  • Plaza oinezkotzearen kontra eta kioskoa kentzearen alde bozkatu duten 230 herritarretatik 175ek eman dute lehenengo proiektuaren aldeko botoa. Bigarrenaren aldeko 10 boto zenbatu dituzte eta hirugarrenaren aldeko 45.
  • Plaza oinezkotzearen kontra eta kioskoaren inguruko galdera zuriz utzi duten herritarrak 25 izan dira. Horietatik 4k egin dute aurreneko proiektuaren aldeko hautua, 14k bigarrenaren aldekoa, 2k hirugarrenaren aldeko botoa eman dute eta bost izan dira zenbatutako boto zuriak.
  • Plaza oinezkoentzat izatearen inguruko galdera erantzun gabe utzi duten eta kioskoa mantentzea nahi duten 106 herritarretatik 12 izan dira lehenengo aukera hautatu dutenak, 83 bigarrenaren aldeko botoa eman dutenak, hirugarrenaren alde herritar batek egin du, eta 10 boto zuri zenbatu dituzte.
  • Aldiz, Plaza oinezkotzearen inguruko galdera zuriz utzi duten eta kioskoaren kontra azaldu diren 10 herritarretatik 6k egin dute lehenenengo aukeraren alde, 3k hirugarrenaren alde, eta boto zuri bat jaso dute.
  • Galdeketako aurreneko bi galderak zuriz utzi eta hirugarrenari erantzun dioten herritarrak 55 izan dira. Horietatik 7 izan dira aurreneko proiektuaren aldekoak, 31 bigarrena aukeratu dutenak, 8 hirugarrena bozkatu dutenak eta 5 boto zuriak.