Espanyolek irabazi du Azpeitia Cup 2014 futbol txapelketa

Uztarria.eus 2014ko eka. 16a, 18:00

Espanyol talde kataluniarrak irabazi du Azpeitia Cup 2014 futbol txapelketa. Lagun arteko txapelketako finala Espanyolen eta Lengokoak talde donostiarraren artean jokatu zen atzo, igandea, eta Kataluniakoek irabazi zuten 2 eta 0.

Bestalde, hirugarren postuan gelditu da Zumaiako talde gipuzkoarra. Izan ere, Zumaiakok eta Bartzelonak jokatu zuten hirugarren eta laugarren postuak zehazteko lehia. Gipuzkoako taldeak 1 eta 0 irabazi zion Bartzelonari, azken unean sartutako golarekin.

Azpeitia Cup lagunarteko alebin futbol txapelketa da. Joan den asteburuan jokatu dira partiduak, ekainaren 13tik 15era, hain zuzen. Estatu mailako lehiaketa da, eta gazte ugari bildu da Garmendipen egunotan.

Honako sariak banatu dituzte Azpeitia Cup txapelketan:

Lehen zortzi sailkatuak:

1. Espanyol
2. Lengokoak
3. Zumaiako
4. Bartzelona
5. Aurrera Ondarroa
6. Rayo Vallecano
7. EDF Logroño
8. Sevilla

Jokalari onena: Pau Servat (Barcelona).

Atezain onena: Adrian Casillas (Real Madrid).

Gipuzkoar jokalari onea: Unai Telletxea (Lengokoak).

Fair Play, hau da, joko garbiena izan duen taldea: Rayo Vallecano.

Afizio onena: Aurrera Ondarroa.

Argazkiak Valen Garciarenak eta Juan Mari Amenabarrenak dira.