Bertanek bezeroentzako 'raska' kanpaina jarri du martxan

Uztarria.eus 2014ko eka. 17a, 11:51

Hamar euroko 2.500 txartel banatuko dituzte dendariek erosketak egiten dituzten bezeroen artean.

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak raska kanpaina jarri du abian. 2.500 txartel banatuko dituzte dendariek erosketak egiten dituzten bezeroen artean. Txartel horietan hamar euroko sariak daude ezkutatuta, eta egindako erosketa doan atera daiteke. 2.500 txartelak amaitu arte iraungo du kanpainak.