Mari Jose Aranguren: "Ikerketa esfortzuan ondo kokatu gara; ez hainbeste emaitzetan"

Uztarria.eus 2014ko eka. 17a, 11:58

Ikerketaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko helburuz sortu zen Orkestra. Arangurenek, zuzendari nagusi berriak, misio hori sendotu nahi du, enpresa gehiagorekin eta nazioarteko adituekin arituta.

Enpresa Zientzietan doktorea eta Ekonomia irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate horrek sustatutako Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari izendatu dute Mari Jose Aranguren —zuzendari akademikoa zen orain artean—. Argi du: ikerketa, arazoa duenarentzat egin beharrean arazoa daukanarekin eginda, eraginkorragoa izaten da.

"Garai estrategikoan" hartu duzu Orkestraren zuzendari nagusi kargua, institutua ikerketa-ekintza eredua sustatzen ari baita. Zein dira eredu horren berezitasunak?

Sortu zenetik, Orkestraren misioa izan da zubi lana egitea ikerketaren eta errealitateko arazoen artean. Ikerketa distantziatik soilik egin beharrean, ikerketaren bidez erantzuten diegu herrialdeak lehiakortasun aldetik dituen erronkei; ikerketa arazoa daukanarekin eginez, arazoa duenarentzat egin beharrean.

Askotan ikerketa paperean geratzen dela iruditzen zaizu?

Ikertzaileak pasatzen ditu hainbat hilabete ikerketa bat egiten; idatzi, eta entregatu egiten dio agindu dionari. Baina oso zaila da arazoa zuenak ikerketa bere horretan barneratzea eta haren eginbeharretan eragitea. Eraginkortasun hori lortzeko aukera gehiago daude biak elkarlanean arituta. Esaten da ikerlariak ezagutza sortuko duela eta gero errealitatera transferitu, baina transferentzia hori ez da automatikoki egiten. Noski, ez dut esaten bestelako ikerketarik egin behar ez denik; bestelako ikerketa horrek ere asko laguntzen du eragileengana zoazenean.

Elkarrizketa osoa Berria.info-n.