Urola ibaia garbituko dute bihar

Uztarria.eus 2014ko eka. 17a, 12:06

Nahi duenak 09:00etan agertu beharko du plazara. Herriko ikastetxeetako ikasleek ere hartuko dute parte garbiketan. Loiola eta Eskuzta arteko ibai zatia garbituko dute.

Azpeitiko Udalak Loiola eta Eskuzta arteko ibai zatia garbitzeko eguna antolatu du biharko. Herriko ikastetxeetako ikasleek ere hartuko dute parte egitasmoan, baina edonor gerturatu daiteke ibaia garbitzera. 09:00etan elkartuko dira plazan, eta handik abiatuko dira Loiola edo Eskuzta aldera. Eguerdian bi edukiontzi jarriko dituzte plazan, ibaitik jasotako hondakinak ikusarazteko. Garbiketa bukatutakoan hamaiketakoa egingo dute udaletxeko arkupetan.