Azpeitia ezagutu dute Alemaniako kazetariek

Uztarria.eus 2014ko eka. 17a, 18:00

Alemaniako zenbait kazetari etorri ziren Azpeitiko txokoak bisitatzera joan den asteazkenean, ekainaren 11n. Besteak beste, Loiola eta Madalenako ospitalea ezagutu zituzten, Eneko Etxeberria alkatearekin, Iñaki Portilla zinegotziarekin eta Jesus Mujika Turismo teknikariarekin. Gainera, bisitariek interesa erakutsi zuten Azpeitia eta Manresa arteko Inaziotar bideari buruzko erreportajeak egiteko.

Bestalde, Azpeitiko Udalak adierazi du "oso onak" direla urteko turismo datuak, eta Udala "ahalegin berezia" egiten ari dela sektore hori sustatzeko. Beraz, modu postiboan baloratu dute alemaniarrek egindako bisita, Alemania bezalako merkatuan, herriak lortu dezaken oihartzuna "oso garrantzitsua" delako.