Ibaia garbitu dute hainbat herritarrek

Uztarria.eus 2014ko eka. 18a, 12:07

Eguraldia lagun, herriko ikastetxeetako ikasleek, erretiratuek eta norbanakoek Loiola eta Eskuzta arteko ibai zatia garbitu dute gaur, asteazkena, goizean. 09:00etan hasi dira garbiketa egiten eta 12:00etan bukatu dute. Gero, hamaiketakoa egin dute udaletxeko arkupetan.