Dignidad y Justiciak ez du jarriko helegiterik Olatz Izagirreren eta gainerako auzipetuen absoluzioaren aurka

Uztarria.eus 2014ko eka. 18a, 18:41

Helegiterik ez jartzearen arrazoiak dira, elkartearen hitzetan, kostu ekonomiko handia eta salatzaileen froga guztiak baztertu izana.

Dignidad y Justicia terrorismoaren biktimen elkarteak ez du helegiterik jarriko Olatz Izagirre azpeitiarraren eta beste 39 gazte independentisten aurka. Hala ere, elkarteak adierazi du ez dagoela ados hartutako erabakiarekin. Helegiterik ez jartzeko eman dituzten arrazoiak honakoak dira: akusazioaren froga guztiak baztertu egin dituztela eta elkartearentzako gastu ekonomiko handia dela prozesua.

Joan den asteazkenean, ekainaren 11n, absolbitu zuen Auzitegi Nazionalak Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna, gainontzeko 39 gazte independentistekin batera.