'Fraking ez' lelopean, Gipuzkoako udalerrietako ordezkariak bildu dira Bergaran

Uztarria.eus 2014ko eka. 19a, 18:36
Fracking Ez taldearen agerraldia, bi azpeitiar daude bertan.

Fracking Ez taldearen helburuetako bat da Gipuzkoako udalerriak "fracking gabeko gune" izendatzea. Azpeitiko Udalak talde horrek aurkeztutako mozioa onartu zuen; eta, beraz, franking gabeko hamabost udalerrietako bat da. Hala ere, mugimenduak aukeztutako maparen arabera, ikerketak egiteko baimena eskatua dago Azpeitia eta inguruetan.

Fracking Ez taldeak Gipuzkoako udalerriak "Fracking gabeko gune" egin nahi ditu. Haien hitzetan, gasa ateratzeko tesknika "bortitza eta kutsakorra" da fracking-a, eta arazoari aurre egiteko jarraibideak azaldu dituzte Gipuzkoako zenbait udalerrietako ordezkariek, Bergaran.

Taldeak dierazi duenez, ez da teknika horren aurkako mugimendurik egon orain gutxi arte Gipuzkoan, baina jada hamabost udalerri dira "fracking gabeko gune", herrialdean. Horien artean dago Azpeitia, udalbatzan Fracking Ez taldearen mozioa onartu ostean. Taldeko kideek adierazi dute ez dutela fracking-ik nahi "ez Gipuzkoan, eta beste ez inon ere". Beraz, mozioak ez ezik, "Herri Ekimen Legegilea" prestatzen ari direla jakinarazi dute, "talde politiko guztiek" eztabaida dezaten gaiaren inguruan. Hori dela eta, nabarmendu dute sinadura asko bildu dituzten arren, gehiago behar dituztela oraindik; izan ere, 30.000 izen behar dituzte egitasmoa gauzatzeko.

Horrez gain, antolatzen ari diren ekitaldiaren berri eman dute. Frackin Ez taldearen asmoa da ekainaren 30etik uztailaren 5era "sinadura bilketa ibiltaria" egitea, herriz herri, babesa eskatzeko. Azaldu dute lotarako eta jateko lekuak lotuta izango dituztela ekainaren 30erako.

Baimenaren zain

Azpeitia "fracking gabeko gune" izendatzeko mozioa onartu zuten ohiko udalbatzan. Hala ere, jada eskatuta dago herriko lurretan eta inguruetan ikerketak egiteko baimena, Fracking Ez mugimenduak argitaratutako maparen arabera. Eguzki talde ekologistak ere salatu zuen Azpeitia fracking-aren "mehatxupean" dagoela. Honakoa jakinarazi zuen Eguzkik: "Hainbat herritan esplorazio baimenak eman dituzte, eta beste hainbatetan eskaerak eginda daude; hala nola, Azpeitian".