Iraurgi ikastetxeko abesbatzaren emanaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2014ko eka. 20a, 11:50

Sanagustin Kulturgunean izango da jaialdia 19:00etan hasita, eta lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak ere bertan izango dira.

Gaur, ostirala, Iraurgi ikastetxeko abesbatzak eta lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta Nagore Illarramendi arituko da zuzendari lanetan.