Bailarako egoera sozio-ekonomikoa ezagutzeko 'Elkarrekin eraikitzen' proiektua egin dute elkarlanean

Uztarria.eus 2014ko eka. 20a, 15:19
Ikasleek proiektua aurkeztu eta haren balorazioa egin dute.

Ikasleek bailarako egoera sozioekonomikoa hobeto ezagutu dezaten, eta ekintzailetasunaren balioak barneratu ditzaten, Elkarrekin eraikitzen proiektua garatu dute, eta horien emaitzak gaur aurkeztu dituzte Azkoitiko Udaletxeko pleno aretoan.

Iraurgi Berritzenen barruko Ezagutza Sareak proiektu berri bat jarri du martxan, bailarako ikastetxe, enpresa eta eragileekin elkarlanean. Ikasleek bailarako egoera sozioekonomikoa hobeto ezagutu dezaten, eta ekintzailetasunaren balioak barneratu ditzaten, Elkarrekin eraikitzen proiektua garatu dute, eta horien emaitzak gaur aurkeztu dituzte Azkoitiko Udaletxeko pleno aretoan.

Elkarlan publikoa eta pribatua bultzatuz egin dute proiektua, eta eragile ugarik hartu dute parte; Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Iraurgi ikastetxeak, Xabier Munibe ikastolak, Floreaga ikastetxeak eta Urola Ikastola Azpeitia-Azkoitia BHIk izan dira proiektuan, eta orotara, 15 irakaslek, 200 ikaslek eta bailarako 30 eragilek hartu dute parte.

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.