San Joan jaietako txinpartekin piztuko dute sua Urrestillan

Uztarria.eus 2014ko eka. 20a, 18:11
Joan den urteko San Joan sua, Urrestillan.

Festak ez du etenik izango osteguna bitartean. Plaza berrtitu duten arren, zuhaitza bertan jarriko dute, urtero bezala, baina kokapena aldatuko diote.

Sanjoanak iritsi dira Urrestillara, eta jai giroa izango da nagusi auzoan ekainaren 26a, osteguna, bitartean. Joan den astean, krosa eta jubilatuen eguna ospatu zituzten, besteak beste, auzoan. Hala ere, gaurtik, ostiraletik, aurrera lehertuko da jaia.

Aurtengo egitasmoan badira aldaketak; izan ere, Urrestillako plaza berrituta, zuhaitza ez dute betiko lekuan sartuko. Hala ere, plazan bertan izango du zuloa sanjoanetako zuhaitzak. Plazaren erdian jarriko dute, eta zubi aldetik eramango dute hara. Beraz, plazan egingo dute ekitaldia, urtero bezala, baina kokapena aldatuko diote San Joan zuhaitzari.

Honakoa da jaietako egitaraua.

Gaur, ostirala:

  • 22:15ean, pilota partida.
  • Ondoren, Gugazekin erromeria.

Bihar larunbata: Gazte eguna.

  • 17:30ean, artisau azoka.
  • 19:00etan, Sorgin poteoa.
  • 21:00etan, gazte afaria.
  • 23:00etan, kontzertuak: Glau Koma, McOnak eta Garilak 26.

Ekainaren 23a, astelehena: San Juan gaua

  • 20:00etan, poteo herrikoia.
  • 21:00etan, txupinazoa eta herri afaria.
  • 00:00etan, San Joan zuhaitza sartzea eta sua piztea.
  • 00:30ean, Laketen kontzertua.

Ekainaren 24a, asteartea:

  • 12:00etan, meza nagusia.
  • 12:45ean, Azpeitiko Udal Musika Banda.
  • 13:00etan, buruhandiak.
  • 16:30ean, haurrentzat puzgarriak.
  • 17:30ean, merienda.
  • 22:00etan, Urrestillako gaztetxoak plazara.

Ekainaren 25a, asteazkena:

  • 12:30ean, sagardoa.
  • 14:00etatik 14:45era, museko txapelketarako izen ematea.
  • 15:00etan, mus txapelketa.
  • 17:00etan, Urrestillako Pailazoak.
  • 22:00etan, mojito festa.

Ekainaren 26a, osteguna:

  • 16:00etan, herri jolasak haurrentzat.
  • 23:00etan, zuhaitzaren entierroa.