Udako ordutegia du Udal Liburutegiak

Uztarria.eus 2014ko eka. 23a, 12:30

Iraila bitartean 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik Enparan Dorretxeko liburutegia. Arratsaldeetan eta aste bukaeretan itxita egongo da.

Gaurtik, astelehena, aurrera udako ordutegia izango du Azpeitiko Udal Liburutegiak. Hori dela-eta, Enparan Dorretxeko liburutegia astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita. Arratsaldeetan eta aste bukaeretan itxita egongo da iraila bitartean. Irailaren 1ean, astelehena, hasiko da ohiko ordutegiarekin.