Korputz jaia ospatu dute Enparan kaleko herritarrek

Uztarria.eus 2014ko eka. 23a, 18:52

Egun batekoa, baina festa ederra ospatu zuten Enparan kaleko bizilagunek atzo, igandea. 10:00etan eman zitzaion hasiera jaiari, etxafuegoekin, eta seinalearen ostean, kalejira egin zuten auzokoek txistulariekin.

Ondoren, 12:00etan, Frantziskanetako elizan meza egin zuten, eta 13:00ean mokadua jan zuten Zelai Luze elkartean. Jarraian, bazkaria izan zuten Baigera I elkartean; eta, bapo jan eta gero, auzoko bizilagun zaharrenei omenaldia egin zieten. Manolo Aizpitarte, Rafael Zelaia, Iñaki Erkizia, Mari Cruz Guereta, Mari Cruz Aranguren eta bere senar Juan Subinas omendu zituzten, trikitilarien eta bertsolariekin doinuekin.

Arratsaldeko zazpiak ingurua arte jarraitu zuen jaiak, trikiti eta pandero doinuekin. Horrela eman zioten amaiera 2014ko Korputz jaiei, Enparan kalean.