Usadioari eutsiz

Uztarria.eus 2014ko eka. 25a, 12:25

Usadio zaharrari jarriki, jende ugari izan zen atzo, San Juan Eguna, Urrestillan. 12:00etan meza nagusia izan zen, eta herritar ugari izan zen Jaunaren Gizakundearen parrokia. Azpeitiko Musika Banda ere bertan izan zen eguerdi partean, eta buruhandiak ere ibili ziren plaza eta inguruetan. Arratsaldetik aurrera haurrek hartu zuten protagonismoa. Izan ere, gaztetxoentzako puzgarriak eta merienda izan ziren iluntzea bitartean. Gauean, berriz, Urrestillako gaztetxoek emanaldia eskaini zuten, plazan.

Festak ez dira oraidik bukatu. Gaur, asteazkena, eta bihar ere ekimen ugari izango da Urrestillan.

Hemen bi egunotako egitaraua:

Ekainaren 25a, asteazkena:

  • 12:30ean, sagardoa.
  • 14:00etatik 14:45era, museko txapelketarako izen ematea.
  • 15:00etan, mus txapelketa.
  • 17:00etan, Urrestillako Pailazoak.
  • 22:00etan, mojito festa.

Ekainaren 26a, osteguna:

  • 16:00etan, herri jolasak haurrentzat.
  • 23:00etan, zuhaitzaren entierroa.