Figuranteak behar dituzte Azpeitian grabatuko duten dokumental baterako

Uztarria.eus 2014ko eka. 25a, 19:30

Elgoibarren eta Azpeitian grabatuko dute 1936ko gerrari buruzko dokumentala. 18 eta 26 urte bitarteko gizonezko figuranteak behar dituzte uztailaren 4tik 11ra grabaketak egiteko.

Azpeitian eta Elgoibarren 1936ko gerrari buruzko dokumentala grabatuko du Baleuko komunikazio enpresak, eta figuranteak behar dituzte. Casting-era aurkezteko baldintzak gizonezkoa izatea eta 18 eta 26 urte bitartean edukitzea dira. Parte hartu nahi dutenek honako helbide elektronikora idatzi behar dute: casting@binahi.com.

Aiastiako borrokaldiei eta Zirardamendiko gudariei buruzkoa izango da dokumentala. Azpeitian grabatuko duten zatian, berriz, islatuko dute soldaduak nola prestatu ziren borrokarako.