Zabaldu ditu ateak Arte eta Diseinu ikastegiko erakusketak

Uztarria.eus 2014ko eka. 25a, 20:49

Arte eta Diseinu ikastegiko ikasleen erakusketa ireki zuten atzo, asteartea, Betharram aretoan, eta uztailaren 6a bitartean egongo dira ikusgai haien lanak. Hirurogeita hamar pertsona inguru dabiltza ikastegian, eta horietatik ia berrogei haurrak eta gaztetxoak dira. Ikasturtean zehar eginiko margoak, eskulanak edota tailuak ikus daitezke erakusketan. Honakoa da ordutegia:

Astegunetan: 18:00etatik 20:00etara.

Asteburuetan: 12:00etatik 14:00etara.