Azpeitian Elizkaleko festak ospatuko dituzte gaur hasita

Uztarria.eus 2014ko eka. 26a, 11:41
Iazko Elizkaleko festetako irudi bat.

Txalapartarekin hasiko dituzte festak, eta kalejira ugari egingo dituzte datozen egunetan.

Azpeitiko Elizkalean Korputz Jaiak ospatu dituzte datozen egunetan. Aurreko larunbatean Erratz-txapelketarekin hasi zituzten festak, baina gaur hasiko dira ofizialki jaiak, 18:00etan, txalaparta doinuz lagunduta. Ondoren, Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira izango da, buruhandiak eta meza egingo dituzte, Soledadeko kaperan.

Bihar ere ordu berean txalapartariak, kalejira eta buruhandiak izango dira Elizkalean. 19:00etan gitarra-poteoa egingo dute kalean, eta 22:30ean Haritz, Montte eta Saioa trikitilarien emanaldia izango da.

Zapatuan jarraituko du festak, eta 12:30ean trikitilariek kalejira egingo dute, eta segidan Itsasi dantza taldekoen txanda izango da. 19:30ean lagunarteko kalejira egingo dute, eta 20:30ean afaria izango da Baigeran. 23:00etan erromeria egingo dute.

Hemen egitaraua

Gaur, ekainak 26:

18:00etan jaien hasiera txalapartariekin.

18:15ean Juan Antxieta musika eskolako musikarien kalejira. 

Ondoren, buruhandiak.

19:00etan meza Soledadeko Kaperan, kaleko hildakoen alde.

Bihar, ekainak 27:

18:00etan txalapartariak.

18:15ean Juan Antxieta musika eskolako ikasleen kalejira.

Ondoren, buruhandiak.

19:00etan kitarra poteoa.

22:30ean Haritz, Montte eta Saioarekin erromeria.

Zapatua, ekainak 28:

12:30ean trikitilariekin kalejira.

13:00etan Itsasi dantza taldekoen emanaldia.

19:30ean lagunarteko kalejira.

20:30ean afaria Baigeran.

23:00etan erromeria.

00:00etan zozketa.