Orkatz Kultur Elkarteak 21. urteurrena ospatuko du gaur eta bihar

Uztarria.eus 2014ko eka. 27a, 12:52

Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 21 urte betetzen dituela ospatzeko hainbat ekimen antolatu dute gaurko eta biharko. Bertso saioa, batzarra, luntxa eta kontzertuak izango dira urteurrenaren harira.

Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 21 urte betetzen dituela ospatzeko hainbat ekimen antolatu dute gaurko eta biharko. Gaur, ostirala, bertso saioa izango da, 22:00etan hasita. Jon Maia, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz eta Eneritz Artetxe izango dira Orkatzeko oholtzan kantuan.

Bihar, zapatua, berriz, batzarra egingo dute, 11:30ean hasita. Ondoren, luntxa izango da. Gauean, 22:00etatik aurrera, Verrarter, Friday's Crew eta Egurra ta kitto taldeen kontzertuak izango dira Orkatzen bertan.

'Herriko tabernak' epaiaren zain

Euskal Herriko beste hainbat elkarterekin batera, Orkatz Kultur Elkartea ere herriko tabernen auziaren (35/02 sumarioaren) barruan dago. Epaiketa martxoaren 11n bukatu zen, eta ordutik epai zain daude auzipetutako 34 lagunak. Horiez gain, Euskal Herriko 110 herriko taberna ere epaitu zituzten, ETA finantziatzea egotzita eta "erantzule zibili" izatea leporatuta.