Kolore biziz margotu dute Sanagustin kulturgunea

Uztarria.eus 2014ko eka. 27a, 18:18

Umeak artista bikainak sormen eta imajinazio handiko marrazkiak erakusketa egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean, uztailaren 8a bitartean. Erakusketa horretan, Inma Ucinek umeen marrazkiekin egindako collage-ak jarri dituzte.

Koadroak digitalki lantzen ditu Ucinek. Umeen marrazkiak hartu, eskaneatu eta haiekin aritzen da lanean. Sanagustin kulturgunearen hitzetan lan “koloretsu eta freskoak” dira uztailaren 8a bitartean han egongo direnak.