Gaztetxoenek agurtu dute antzerki ikasturtea

Uztarria.eus 2014ko eka. 30a, 12:33

Haur eta gazteen antzerki tailerrak bi obra taularatu zituen pasa den ostiralean, Sanagustin kulturgunean. 17 lagun izan ziren oholtzan, Alaitz Olaizolaren gidaritzapean. Aurretik idatzitako Habemus Zirkus lanaren moldaketa egin zuten gaztetxoek, eta txikienek, beraiek sortutako lan bat. Ikusle ugari izan zen Sanagustinen. Hemen argazki batzuk.