Plaza nola berritu erabakitzeko jarraipen batzordea asteazkenean bilduko da bigarrenez

Uztarria.eus 2014ko eka. 30a, 14:05

Udaletxeko areto nagusian izango da bilera, eta Udalak herritarren ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditu bertan.

Pasa den asteartean elkartu zen lehendabizikoz plaza nola berritu erabakitzeko jarraipen batzordea, eta plazari buruzko herri galdeketan izandako emaitzak eta Alde Zaharreko bizilagunek egindako proposamenak aztertu zituzten. Bertan, uztailak 2an, asteazkenean, berriro biltzeko erabakia hartu zuten. 

Bigarren hitzordu horretan, herritarren ekarpenak eta iritziak jaso nahi ditu Udalak, plaza eraberritzeko orduan, zorua eta kioskoa nolakoak izan behar duten hautatzeko. Udaletxeko areto nagusian egingo da bilera, 20:00etan hasita, eta Udalak bertan parte hartzeko deia zabaldu die herritarrei.