Ibarguren eta Orbea Gipuzkoako txapeldunak

Uztarria.eus 2014ko uzt. 1a, 12:04

Oier Ibarguren azpeitiarra bakarkako erlojupeko jubenil mailako Gipuzkoako Txapelduna da, maiatzaren 11n Aizarnazabalen jokatu zen VII. Jose Larrarteren oroimeneko lasterketa irabazi zuelako. Maiatzaren 15ean, berriz, jubenilek errepideko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Eibarren, eta Unai Orbea azpeitiarra izan zen txapelduna. Uztarria.com Gipuzkoako bi txapeldunekin egon da, beraien txirrindularitzako ibilbideaz-eta hitz egiten.