Haurrentzako jolas parkea jarriko dute Betharramen asteburuan

Uztarria.eus 2014ko uzt. 1a, 17:56
Jolas parkeko kartela.

Uztailaren 5ean eta 6an, zapatuan eta igandean, irekiko dute jolas parkea. Sarrerak bost euroko prezioa du, eta dirua Lagun Onak Txirrindulari Elkartearen lasterketak antolatzeko erabiliko da.

Haurrentzako jolas parkea jarriko du Betharrameko jolastokian Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko babesle nagusiak, Atracciones Sanzek. Uztailaren 5ean eta 6an, zapatuan eta igandean, jarriko dituzte jolasak, eta han jasotako dirua txirrindularitzako probak antolatzeko erabiliko dute.

Egun osoko sarrerak bost euro balioko ditu, eta honakoak izango dira ordutegiak:

  • Goizez: 11:00etatik 13:30era.
  • Arratsaldez: 16:30etik 19:00etara.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak herriko haur eta gaztetxoak animatu nahi ditu parkeaz gozatzera.