Elkarlanerako hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenek Tecnaliarekin

Uztarria.eus 2014ko uzt. 4a, 18:13

Iraurgi Berritzenek eta Tecnalia ikerketa-zentroak elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten, asteazkenean, uztailaren 2an. Haien helburua da Urola Bailarako enpresa sareen "gaitasun teknologiak" sustatzea, batik bat, enpresa txikienak. Ekitaldi horretan izan ziren Joseba Jauregizar Tecnaliako zuzendari nagusia, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Iraurgi Lantzeneko lehendakaria eta Jexus Agirre Iraurgi Berritzeneko zuzendaria.

Lankidetza, oraingoz, bi urtekoa izango da. Honako prozesua jarraituko dute: lehenik, eskualdeko gaitasunak aztertuko dira, haietako bakoitzaren lehentasunak ezartzeko eta bakoitzak zer ekoizpen­ sare duen jakiteko. Ondoren, prozesuan parte hartzeko interesa duten enpresak bilduko dira. Jarraian, negozio­ aukera berriak identifikatuko eta garatuko dira. Eta, azkenik, jarduera ekonomiko berria ezarriko da.

Akordioa sinatu duten aldeek gogorarazi dute Azpeitia gogor astindu duela krisiak; haien hizetan, horregatik dira beharrezkoak horrelako lanak, ezagutza eta ikerketa sustatzeko.