Hainbat sari banatuko du Bertan Merkatari Elkarteak uztailean

Uztarria.eus 2014ko uzt. 8a, 12:44
Kanpainaren kartela.

Zozketa bidez banatuko dituzte sariak, eta uztailean Bertan Elkarteko dendetan erosten duten bezeroek hartuko dute parte. Zozketan saninazioetako zezenketak ikusteko sarrerak, festetako pilota torneoa ikusteko sarrera, afariak eta barraketarako fitxak lortzeko aukera izango dute bezeroek, besteak beste.

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak hainbat sari zozkatuko du, uztailean elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean. Bertaneko dendetan zerbait erosten dutenek izen-abizenak eta telefono zenbakia utzi beharko dituzte zozketan parte hartzeko. Uztailaren 28an, astelehenean, egingo da zozketa.

Bertanek saninazioetako zezenketak ikusteko lau sarrera bikoitz, festetako pilota torneoa ikusteko lau sarrera bikoitz, herriko jatetxe batean lau afari bikoitz eta barraketarako fitxak zozkatuko ditu.