Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru-laguntza epea zabaldu du gaur Jaurlaritzak

Uztarria.eus 2014ko uzt. 8a, 14:42

Diru-laguntzan sarbidea izateko aktibitateak gutxienez urtebetez martxan egon behar du eskaera aurkezten den unean. Eskaera epea irailaren 5a amaituko da, eta diruz lagunduko dituzten inbertsioak lokala modernizatzera bideraturikoak; jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak; eta balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak izango dira.

Eusko Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernitzatzeko diru-laguntza epea zabaldu du gaur, asteartean. 2014an saltokien egokitze lanetan edo ekipamendu komertzialetan inbertsioak egin dituzten jarduera komertzialeko enpresei zuzenduta daude laguntzak. Eskaera egiteko azken eguna irailaren 5a izango da, baldin eta aurrekontuetan esleitutako dirua aurrez amaitzen ez bada.

Eskaera aurkezten den unean aktibitateak gutxienez urtebetez martxan egon behar du laguntzan sarbidea izateko, eta diruz lagunduko dituzten inbertsioak honakoak izango dira: lokala modernizatzera bideraturikoak; jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak; eta balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak.

Lokalaren erreforma eta modernizazioaren kasuan gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izan behar du eta 900 eurokoa balantza elektroniko, informatika-ekipo eta osagarrietan. Kopuru horiek BEZ gabe dira eta beti ere jarduera nagusia komertziala izan behar du.

Informazio gehiago behar izanez gero www.euskadi.net/comercio webgunean edota 943 85 11 00 Iraurgi Berritzenen zenbakira deituta lor daiteke.