Natul euskara taldea hasi da izen-abizenak euskalduntzeko laguntza ematen

Uztarria.eus 2014ko uzt. 8a, 20:02

Natul Azpeitiko euskara taldea herritarrei laguntzen ari da pertsona-izenak eta abizenak euskal grafiaz idazten. Plazako arkupeetan egongo dira gaur, asteartea, 20:00ak bitartean. Ostegunean ere eskainiko dute zerbitzua, 17:00etatik 20:00etara, sanagustinpean.

Izena edo deitura euskaraz idatzi nahi dutenek nortasun agiria eta familia liburua eraman beharko dituzte Natul taldeko kideek jarritako mahaira. Haiek bideratuko dute prozesua Azpeitiko epaitegian; eta, pare bat hilabete igaro ostean, herritarrek epaitegira joan beharko dute aldaketaren onarpena sinatzera.