Argazki elkarteko kideek botako dute saninazioetako txupinazoa

Uztarria.eus 2014ko uzt. 10a, 11:52

Aurten 30 urte betetzen ditu elkarteak, eta Mikel Ibarzabal festetako zinegotziak azaldu duenez, "festetan-eta beti hor ibiltzen dira argazki elkartekoak, eta hori ere eskertu nahi zaie".

Aurtengo saninazioetako txupinazoa Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek botako dute. Aurten, elkarteak 30 urte betetzen ditu, eta urteurrenaren harira botako dute txupinazoa. Mikel Ibarzabal festetako zinegotziak azaldu duenez, "festetan-eta beti hor ibiltzen dira argazki elkartekoak, eta hori ere eskertu nahi zaie".

Jesus Ruiz de Argandoña Keuttin Ilunpe Pelota Elkarteko kideak eta Juanito Lazkano, Jabier Garate zein Jose Luis Goenaga Santiotako Sagardo Txapelketaren sortzaileek hartu zuten parte iazko San Inazio bezperako txupinazoan, Marea Arroxa eta Udal ordezkari politikoekin batera.