Igandean egingo dute Nuarbeko jubilatuen urteroko bazkaria

Uztarria.eus 2014ko uzt. 10a, 12:21

Uztailaren 13an izango da bazkaria, Nahi Genduena elkartean. Izena uztailaren 11a baino lehen eman beharko da.

Igandean, uztailaren 13an, egingo dute Nuarbeko jubilatuek urteroko bazkaria. Nahi Genduena elkartean izango da 14:00ak inguruan. Aurretik, 11:00etan, meza izango dute eta hori amaitzean hamaiketakoa egingo dute.

Izena uztailaren 11a, ostirala, baino lehen eman beharko da, eta inskripzioa Nahi Genduena elkartean bertan edo 943 81 19 55 zenbakira deituta egin daiteke.