Josu Urbieta 'Pow' kartzelaz aldatu dute

Uztarria.eus 2014ko uzt. 11a, 14:08

La Santetik Potiers-Vivonne kartzelara eraman dute azpeitiarra. Potierseko kartzela Azpeititik 486 kilometrora dago.

Josu Urbieta Pow (1978) preso azpeitiarra kartzelaz aldatu dute. 2010eko ekainean atxilotu zuten Frantzian, eta La Santeko kartzelan egon da preso duela hilabete ingurura arte. Orain La Santeko espetxetik Potiers-Vivonne kartzelara aldatu dute; etxetik 486 kilometrora dago.

Urbietaren senideek Uztarria.com-i adierazi diotenez, "lehen autobusez joaten ginen bisitetara, baina orain ez dago haraino iristeko garraio publikorik, eta bisitara autoz joan behar da". 

2012ko azaroaren 7an epaitu zuten Urbieta Parisen, eta ETA erakunde armatuko logistika militarreko kide izatea leporatuta, bost urteko espetxe zigorra jarri zion epaileak azpeitiarrari.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak

Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten. 
Jabi Agirre. Sevilla II (Espainia) preso, 957 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
Joseba Segurola. Lannemezan (Frantzia) preso, 269 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
Josu Urbieta (Pow). Potiers-Vivonne (Frantzia) preso, 486 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)