Espaloi berria egiten ari dira Landeta auzoan

Uztarria.eus 2014ko uzt. 11a, 17:21

Hasi dira Landetan espaloi berria egiteko lanekin. Zerrategiko gunean ari dira espaloia egiten; izan ere, oinezkoentzat egokitu gabe dago zati hori, eta auzoko bizilagunek eskatu dute moldaketa. Denon Artean aurrekontu parte-hartzailearen partidako dirua erabiliko da lanak egiteko. Gutxi gorabehera, 52.700 euroko kostua izango du obrak. Ekin enpresa ari da lanean Landetan, eta abuztuan amaituko dutela aurreikusi du Udalak.