Azpeitiarrak sanferminetako entzierroan

Uztarria.eus 2014ko uzt. 14a, 13:20

Urteroko moduan, aurten ere ibili dira azpeitiarrak Iruñeko sanferminetako entzierroetan. Gaur, astelehena, izan da aurtengo azken entzierroa. Azpeitiar bat baino gehiago egunero joan da hara kotxean, zezenen aurrean lasterka egitera. Horietako bat da argazkian Realeko elastikoarekin ageri den Alex Berasategi, Azpeitiko sokamutila; gaurko irudia da, Estafetakoa.