Etxeberria IV eta Ion izan dira 2014ko San Fermin torneoko irabazleak

Uztarria.eus 2014ko uzt. 14a, 14:47
Ion eta Etxeberria IV txapeldunak. (Oriamendi 2010)

Azpeitiarrek 35 eta 40 irabazi zuten finala Utergaren eta Barrenetxea IV.aren aurka. Hasieran bikotea Ionek eta Ezkurrak osatzen zuten arren, azken horrek min hartu zuen bigarren partidan eta Etxeberria IV.ak ordezkatu zuen txapelketako azken bi partidetan. 

Ion Etxeberria azpeitiarra eta Aritz Etxeberria IV urrestildarra izan dira 2014ko San Fermin torneoko irabazleak. Utergaren eta Barrenetxea IV.aren aurka jokatu zuten finala, eta galtzen hasi arren, 35 eta 40 irabaztea lortu zuten azpeitiarrek. Gainera, Oriamendiren arabera, Ion Etxeberria izan da torneoko jokalari onena. 

Hasiera batean, bikotea Ion Etxeberriak eta Ezkurrak osatzen bazuten ere, azken horrek min hartu zuen bigarren partidan, eta Etxeberria IV.ak ordezkatu zuen txapelketako azken bi partidetan. Lehenengo partida 38-40 irabazi ondoren, txapelketako bigarrena jokatzen ari zirela hartu zuen min Ezkurrak. Ondorioz, hirugarren partidan, Etxeberria IV.ak jokatu zuen Ionekin, eta 40 eta 38 irabazita, finalerako txartela eskuratu zuten.